285. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Deialdi publikoa, tutoretzapeko etxebizitzak esleitzeko adinekoei 2020an. Laburpena

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/536230). DDBN (Identifikazioa): 536230.

Onetsi da Tokiko Gobernu Batzarraren 2020ko azaroaren 27ko erabakiaren bidez.

–Onuradunak eta helburua:

Burlatako Udalak, deialdi honen bidez, proposatzen du bizitoki alternatibo bat ematea, jabetzaren eta udal kudeaketaren zerbitzu osagarririk gabe, bizitokia lortzeko arazo larriak dituztenei, baldintzak betetzen badituzte.

Deialdi honen helburua da 65 urtetik gorakoen bizitoki beharrei erantzutea, baldin Burlatan bizi badira, bertan erroldatuta badaude eta beren kasa ongi moldatzen badira.

–Betebeharrak:

Diru-laguntza jaso ahal izateko, hauek dira nahitaezko betebeharrak:

a) Burlatan erroldatuta egotea eta benetan bizitzea bertan.

b) 65 urte edo gehiago izatea eskaera aurkezten dutenean.

c) Bere kasa ongi moldatzea eta eguneroko bizitzako jarduerak egiteko autonomia psiko-fisikoa izatea.

d) Etxebizitza beharra izatea, honako arrazoi hauek direla eta: etxebizitzarik ez izatea, utzarazpena, bizigarritasun gabezia larriak, konponbide zaileko oztopo arkitektoniko handiak eta/edo beste bizitoki batean egoteko aukerarik ez izatea.

e) Diru-sarreren maila ez izatea urteko lanbide arteko gutxieneko soldata halako bi baino gehiago, ondasun higigarririk ez izatea eta eskabidearen aurreko 10 urtean ondasunik eskualdatu ez izana, baldin haien katastroko balioa bada urteko LGSa halako 6 baino gehiago.

f) Ezarritako epeetan aurkeztea deialdi honetan eskatzen diren eskaera eta dokumentazioa.

–Eskabideak aurkezteko epea:

Eskaerak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izanen da, laburpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Oinarri arautzaileak: www.burlada.es webgunean eta 2017ko 146. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren31koan.

Burlatan, 2020ko azaroaren 27an.–Gizarte Gaien Alorreko zinegotzi delegatua, M.ª Luz Moraza Busto.

Iragarkiaren kodea: L2014596