285. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIZKOA

Herri-lurraren desafektazioa, Ziritzako Fazeroko 27. poligonoko
71. lurzatian. Hasierako onespena

Aizkoako Kontzejuko Batzarrak, 2020ko otsailaren 24an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Ziritzako etxeetan den 1.075 m²-ko herri-lur baten desafektazioa. Bat dator Ziritzako Fazeroko 27. poligonoko 71. katastro-lurzatian hiri lurzorua ez den alderdiarekin. Fazeroa Aritzaletako eta Aizkoako kontzejuena da.

Desafektazioaren helburua da lursaila lagatzea Zuhaizpe Osasun Etxeari, antola dezan aparkatzeko eremu bat, ireki dezan zanga bat instalazioak igarotzeko eta ura eramateko, eta baimentzea teilatu-hegal baten luzapena.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hilabeteko epean alegazioak aurkez daitezen, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluarekin bat.

Aizkoan, 2020ko azaroaren 26an.–Kontzejuko burua, Alicia Usanos Guillomia.

Iragarkiaren kodea: L2014531