285. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

2020ko aurrekontuko 6. aldaketatik 12.era bitartekoak.
Hasierako onespena

Aiegiko Udalak, 2020ko azaroaren 26an egindako osoko bilkura arruntean, erabaki bat hartu zuen, ondotik hitzez hitz ematen dena, legez ezarritako quoruma zuela:

1. Hasiera batez onestea 6. aldaketatik 12.era bitartekoak Aiegiko Udalaren 2020ko aurrekontu orokor eta bakarrean, bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214. artikuluarekin (foru lege horrek Nafarroako Toki Ogasunak ditu hizpide).

2. Osoko Bilkurak aurrekontuan onetsitako aldaketak jendaurrean egonen dira, Udal Idazkaritzan, hamabost egun baliodunean, iragarkia paratu ondoren Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan. Epe horretan herritarrek eta interesdunek espedientea aztertzen ahalko dute eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkeztu, bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin.

3. Inork erreklamaziorik aurkezten badu, Osoko Bilkurak haiek ebazteko berariazko erabakia hartuko du, eta aurrekontuko aldaketa behin betikoz onetsiko da. Inork erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontuan egindako aldaketak behin betiko onetsitzat joko dira, aurreko erabakian aipatutako jendaurreko epea iragan ondoren.

Aiegin, 2020ko azaroaren 28an.–Alkate udalburua, Leonardo Camaces Murillo.

Iragarkiaren kodea: L2014614