285. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

2020ko aurrekontuko 2. eta 3. aldaketak. Hasierako onespena

Arguedasko Udalak, 2020ko azaroaren 26an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2. eta 3. aldaketak Udalaren 2020ko ekitaldiko aurrekontuan (2019tik luzatua).

Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek hura azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.

Aplikatu beharreko araudia: irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Arguedasen, 2020ko azaroaren 30ean.–Alkatea, José María Pardo Ayala.

Iragarkiaren kodea: L2014619