285. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANTZA

Jabari publikoko ondasunaren kalifikazio juridikoaren aldaketa
eta desafektazioa. Hasierako onespena

Arantzako Udalaren Osoko Bilkurak, 2020ko urriaren 1ean egindako ohiko bilkuran, Osiña Karrika 3 inguruan dagoen eta 1. poligonoko 862. lurzatiarekin mugakide den bideko zati baten kalifikazio juridikoa aldatzeko espedienteari hasiera ematea erabaki du, ondare-ondasun gisa kalifikatua izan dadin ondoren trukaketa bat egin ahal izateko; honela, kalifikatuta dagoen jabari publikotik kenduta.

Ondorioz, Nafarroako toki erakundeen ondasunen Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 12.1 artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 103.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, espedientea jendaurrean jartzen da hilabete batez Udal Idazkaritzan, jendaurreko orduetan.

Jendaurreko informazioaren izapidean erreklamaziorik egiten ez bada, desafektazioa behin betiko onartutzat joko da, eta ondasun hori ondare-ondasun gisa kalifikatuko da.

Arantzan, 2020ko azaroaren 24an.–Alkatea, Dabid Iturria Almandoz.

Iragarkiaren kodea: L2014412