280. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 1a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

ALTSASU

Beladoreen gaineko 2020ko kuotak borondatez ordaintzeko epea

Altsasuko Udalak 2020ko azaroaren 5ean egindako Osoko Bilkura berezian, 9. Ordenantza Fiskalaren aplikazioa eteteko erabakia hartu du, ostalaritzako establezimenduetako terraza eta beladoreekin eremu publikoa okupatzeko tasari dagokionez, martxoaren 14tik (martxoaren 13ko 463/2020 Errege Dekretuaren bidez onartutako alarma-egoeraren sarrera-data, COVID-19 delakoak eragindako osasun-krisiaren egoera kudeatzeko alarma-egoera deklaratzen duena) eta abenduaren 31 bitartean.

Adierazitako etenaldiak ez du eraginik ostalaritzako establezimenduetan eremu publikoa beladoreekin okupatzeko tasan, 2020ko urtarrilaren 1etik martxoaren 13ra bitartean; beraz, epe horri dagokion tasa igorri behar da. Azken hori ezin da aplikatu establezimendu horietako terrazetan, maiatzaren 1etik urriaren 31ra bitartean jarri behar baitira, lurzoru publikoan terrazak eta beladoreak jartzea arautzen duen ordenantzaren arabera.

Azaroaren 9an Alkatetzaren 2020/1526 zenbakiko Ebazpena eman da, ostalaritzako establezimenduetako beladoreei dagokien eremu publikoa okupatzeagatiko tasa kobratzeko eskatzen da, 2020ko urtarrilaren 1etik martxoaren 13ra bitarteko aldiari dagokion zenbatekoan.

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, aditzera ematen da 2020ko abenduaren 24an bukatuko dela epea borondatez ordaintzeko terrazen 2020ko kuotak.

Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta.

Helbideratutako ordainagiriak 2020ko azaroaren 25ean kargatuko dira kontuan.

Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira, eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.

2020ko abenduaren 31ra arte atzeratzeko baimena ematea, aldez aurretik Udaleko Alkatetzaren aurrean eskaera arrazoitua eginda, bermerik eman gabe eta berandutze-interesik sortu gabe, betiere eskatzaileak zerga-betebeharrak egunean baditu geroratzea onartzearekin batera, eta egoera horrek indarrean dirauen bitartean iraun beharko du.

Altsasun, 2020ko azaroaren 13an.–Alkatea, Javier Ollo Martinez.

Iragarkiaren kodea: L2014222