280. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU, OLAZTI ETA ZIORDIKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Aurrekontua aldatzen duen 2020/6 espedientea.
Hasierako onespena.

Altsasu, Olazti eta Ziordiko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, 2020ko azaroaren 20an egin Batzar Orokorrean, hasiera batean onetsi zuen 2020ko aurrekontua aldatzen duen 2020/6 espedientea, ezohiko kreditua baita.

Espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Altsasun, 2020ko azaroaren 20an.–Lehendakaria, Francisco Javier Paz Miño.

Iragarkiaren kodea: L2014088