280. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

103C/2020 EBAZPENA, urriaren 19koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita Solidus Solutions Videcart SA enpresaren Ibiriku Eguesibarko lantokirako hitzarmen kolektiboa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Aztertu da Solidus Solutions Videcart SA enpresaren Ibiriku Eguesibarko lantokirako hitzarmen kolektiboaren testua (kode zenbakia: 31100402012013), zeina erregistro honetan sartu baitzen 2020ko irailaren 18an, enpresaren ordezkariek eta sindikatuen ordezkariek 2020ko abuztuaren 17an izenpetuta, eta 2020ko irailaren 22an zuzenduta, bat etorriz Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan eta Laneko hitzarmen eta akordio kolektiboen erregistro eta gordailuari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoarekin. Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2020ko urriaren 19an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Hitzarmen kolektiboa, Solidus Solutions Videcart SA enpresarena, Ibiriku Eguesibarko lantegirako (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2013134