280. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

Aldaketa, Ibilgailuen zirkulazioa arautzen duen udal ordenantzan. Hasierako onespena

Garesko Udalak, 2020ko azaroaren 19an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa bat egitea Garesko mugartean ibilgailuen zirkulazioa arautzen duen udal ordenantzan.

Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, behin betikoz onetsirik geldituko da Garesko mugartean ibilgailuen zirkulazioa arautzen duen udal ordenantzaren aldaketa, eta behin betiko testua emanen da argitara.

Garesen, 2020ko azaroaren 20an.–Alkatea, Oihan Mendo Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2014086