280. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

8. eta 9. aldaketak 2020ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Oteitzako Udalak, 2020ko azaroaren 19ko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea kreditu-gehigarrien espediente hauek 2020ko gastuen aurrekontuan:

8/2020 aurrekontu-aldaketa: Kreditu-gehigarria gaitzeko espedientea, 7.461,32 eurokoa, auzo-bideak egokitzeko, 4140,61900 gastuen partidan (Auzo-bideak egokitzea eta beste azpiegitura batzuk). Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinarekin finantzatuko da, zenbateko berean.

9/2020 aurrekontu-aldaketa: Kreditu-gehigarria gaitzeko espedientea, 29.003,47 eurokoa, Oteitzako udal-igerilekuak konpontzeko, 3420,63200 gastuen partidan (Igerilekuak konpontzea). Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinarekin finantzatuko da, zenbateko berean.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 35. artikuluan xedatuari jarraikiz (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontu-aldaketak behin betiko onetsitzat joko dira, arestian aipatutako jendaurreko epea iragan ondoan.

Oteitzan, 2020ko azaroaren 20an.–Alkatea, Rubén Darío Martínez Landa.

Iragarkiaren kodea: L2014099