280. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURUZABAL

2021erako zerga-tasak

Muruzabalgo Udalak, 2020ko azaroaren 17an egin osoko bilkuran, onetsi zuen zerga-tasak ezartzea 2021eko ekitaldirako; hona hemen:

1.–Lurraren kontribuzioa.

Tasa bakarra: %0,1840.

2.–Ekonomia-jardueren gaineko zerga. 1 koefizientea.

3.–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga-tasa: %4,917.

4.–Lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga.

a) Zerga oinarria ezartzeko koefizienteak.

–Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritakoak.

b) Kuota likidatzeko zerga-tasa.

–Balio-gehikuntza sortzen den aldi guztietan karga-tasa bakarra ezartzea: %13.

5.–Zirkulazio-zerga, trakzio mekanikoko ibilgailuen gainekoa.

Tarifa ofiziala.

6.–Herri-lurretako aprobetxamenduak: igoerarik gabe.

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.

Muruzabalen, 2020ko azaroaren 18an.–Alkatea, Alberto Azparren Echeverría.

Iragarkiaren kodea: L2013966