2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MENDABIA
4/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena
2020ko 244. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 20an, 4/2020 aurrekontu-aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluak arau beraren 18. artikuluari dagokionez xedatuarekin.
Gastu-partida:
1-15330-6190001 “La Carrera iragazgaiztea”, 17.814,71 euro.
Finantzaketa: kreditu-gehigarria, partida honetatik:
1-870 “Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako”, 17.814,71 euro.
Mendabian, 2020ko azaroaren 24an.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.
Iragarkiaren kodea: L2014231