280. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZA

12/2020 eta 13/2020 aurrekontu-aldaketak.
Hasierako onespena

Itzako Udalak, 2020ko azaroaren 24an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Itzako Udalaren 2020ko aurrekontuan aldaketak egiteko 12. eta 13. espedienteak.

Espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek haiek azter ditzaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin. Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu espedienteak behin betiko onetsitzat joko dira, aurreko paragrafoan aipatu jendaurreko epea iragan ondoan.

Itzan, 2020ko azaroaren 24an.–Alkatea, Floria Pistono Favero.

Iragarkiaren kodea: L2014310