280. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

2/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Ezkabarteko Udalak, 2020ko ekainaren 19an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aparteko kreditua gaitzeko espedientea, 2020. ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean. 2020ko 152. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 13koan, argitaratu zen aurrekontu-aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

ERANSKINA

Aurrekontu-aldaketa:

PARTIDA

IZENA

ZENBATEKOA

1 0110 31004

HITZARTU BEHARREKO MAILEGUAREN INTERESAK

1.075,00

1 0110 9130203

HITZARTU BEHARREKO MAILEGUAREN AMORTIZAZIOA

2.150,00

ALDAKETA, GUZTIRA

3.225,00

Finantzabideak:

PARTIDA

IZENA

ZENBATEKOA

1 91301

FINANTZA-ERAKUNDEAREN MAILEGUA

86.000,00

FINANTZABIDEAK, GUZTIRA

86.000,00

DIRUZAINTZAKO GERAKINAREN KARGURA

0,00

Ezkabarten, 2020ko urriaren 1ean.–Alkatea, Pedro Lezaun Esparza.

Iragarkiaren kodea: L2014162