280. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuetarako dirulaguntzak, COVID-19ak eragindako krisia arintzeko. Deialdi publikoa

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsultatu daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/534574). DDBN (Identifikazioa): 534574.

Xedea: ahal den neurrian arintzea COVID-19aren pandemiak eta merkataritzari, ostalaritzari eta zerbitzuei ezarritako mugek eragindako kalte ekonomiko negatiboak. Halaber, Lizarrako sektore horien jarduera ekonomiko eta komertzialetik datorren interes orokorra babestu nahi da.

Jarduera enpresarial, profesional edo artistikoei lotutako negozietarako da deialdi hau, baldin eta jarduera Lizarrako udal-mugartean jendearentzat irekita dagoen lokal zehatz batean egiten bada edo azokako edo jaietako postu ibiltari batean. Horretarako, alarma-egoera deklaratu zen egunean (2020ko martxoaren 14a) Lizarrako EJZn alta emanda egon behar zuten eta lanean jarraitu deialdi hau argitaratzen den egunean.

Deialdi honek bi dirulaguntza mota biltzen ditu, haien artean baztergarriak, eta bi horien osagarri den hirugarren mota bat.

Ohiko dirulaguntza: 400 euroko dirulaguntza orokor bat emanen da eskatzaileak ziurtatzen badu negozioak, batez beste, %30eko jaitsiera izan duela hilean martxoaren 15etik apirilaren 30era arte, 2019ko urriko, azaroko eta abenduko eta 2020ko urtarrileko eta otsaileko fakturazioarekin erkatuta.

Ez ohiko dirulaguntza: Salbuespen gisa, 700 euroko dirulaguntza emango zaie eskatzaileei, baldin eta jendearentzat irekitako lokalak eta establezimenduak badituzte edo merkataritza jarduera bat aurrera eramaten badute merkatuko postu batean edo azoka ibiltari batean, eta itxita egon badira martxoaren 14tik apirilaren 20ra arte, martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuan ezarritakoa betetzeko.

Ostalaritzarako dirulaguntza osagarria: 3.1 eta 3.2 puntuetan adierazitako laguntzen osagarri, hauek ere ordainduko dira:

–700 euro gehiago, 2020ko udan terrazarik izan ez duten ostalaritza-establezimenduetarako.

–400 euro gehiago, 2020ko udan 5 mahai baino gutxiagoko terraza izan duten ostalaritza-establezimenduetarako.

–300 euro gehiago, 2020ko udan 10 mahai baino gutxiagoko terraza izan duten ostalaritza-establezimenduetarako.

Pertsona fisiko batek edo negozio batek ez du inolaz ere jasoko 1.400 eurotik gorako dirulaguntzarik.

Lizarran, 2020ko azaroaren 19an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L2014060