280. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARATZURI

1/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Aratzuriko Kontzejuko Batzarrak, 2020ko urriaren 8an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 1/2020 aurrekontu-aldaketa, eta erabaki hori 2020ko 250. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 27an. Jendaurrean egoteko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Aparteko kreditua:

GASTUEN PARTIDA

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

(euroak)

1 1640 21200

Hilerriko mantentze-lanak (hormak pintatzea)

10.400,00

Finantzaketa:

DIRU-SARREREN PARTIDA

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

(euroak)

1 87000

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako

10.400,00

Aratzurin, 2020ko azaroaren 19an.–Kontzejuko burua, M.ª Alicia García Esparza.

Iragarkiaren kodea: L2014015