28. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMAKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2020ko aurrekontua. Hasierako onespena

Ultzamako, Basaburuko, Odietako, Atezko, Anueko eta Lantzeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Kideen Batzarrak, 2019ko abenduaren 10ean egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen 2020ko ekitaldiko aurrekontuaren espedientea eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta harekin bat heldu diren arauetan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta interesdunek hura aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Larraintzarren (Ultzama), 2019ko abenduaren 10ean.–Mankomunitateko burua, Ekaitz Astiz Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2001041