28. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMAKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2020ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Mankomunitateko Kideen Batzarrak, 2019ko abenduaren 10ean egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 2020ko ekitaldirako plantilla organikoa.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarriari jarraikiz, harat igortzen baitu Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluak, hasiera batean onetsitako plantilla organikoa jendaurrean egonen da Mankomunitatearen egoitzan, hamabost egun balioduneko epean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Mankomunitatearen iragarki-taulan paratuta, herritarrek eta/edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik egin ezean, jendaurreko epea iragandakoan, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da.

Larraintzarren (Ultzama), 2019ko abenduaren 10ean.–Mankomunitateko burua, Ekaitz Astiz Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2001040