28. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMAKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2020ko ekitaldiko lan egutegia. Onespena

Mankomunitateko Kideen Batzarrak, 2019ko abenduaren 10ean egin bilkura arruntean, erabaki zuen Ultzamako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzuko langileen 2020ko asteguneko jaiegunen egutegia onestea. Hona hemen zein diren ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren jaiegunak 2020an:

–Urtarrilaren 1a, asteazkena: Urteberri.

–Urtarrilaren 6a, astelehena: Jaunaren Agerkundearen festa (Errege Eguna).

–Urtarrilaren 17a, ostirala: San Anton (herriko jaia).

–Martxoaren 19a, osteguna: San Jose.

–Apirilaren 9a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 10a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 13a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a, ostirala: Langileen Eguna.

–Abuztuaren 15a, larunbata: Andre Mariaren Jasokundea.

–Urriaren 12a, astelehena: Pilareko Andre Maria.

–Abenduaren 3a, osteguna: San Frantzisko Xabierkoa, Nafarroaren Eguna.

–Abenduaren 7a, astelehena: Konstituzio egunaren biharamuna.

–Abenduaren 8a, asteartea: Ama Birjina Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a, ostirala: Eguberri eguna.

Orobat, baliogabeak izanen dira, 2020. urtean epeak kontatzeari dagokionez, igande guztiak eta Mankomunitatearen bulegoetako jaiegunak.

Ultzamako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean lanaldiaren urteko egiazko lanordu kopurua, 1.592koa izanen dena, honela banatuko da, Mankomunitatearen egungo hitzarmenak ezartzen duen gisan:

Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia 7 ordu eta 20 minutu izanen da. Ordutegiari dagokionez, 8:00etatik 15:00ak arte lan egin beharko da; gainerako 20 minutuak egiteko langileek malgutasuna izanen dute, 07:40tik 08:00ak arte eta 15:00etatik 15:20ra arte.

Langileek beste ordutegi batzuk izan ahalko dituzte, lanaldi laburragatik eta/edo zerbitzuaren beharrengatik, eta bestelako programetan aritzeagatik nahiz horietan lan batzuk egiteagatik.

Lan ordutegiak adosteko ahalegina eginen da beti, bizi pertsonala eta lana bateratzea ahalbidetzeko eta errazteko. Gai honetan, bereziki kontuan hartuko dira honako hauek dituztenak: seme-alaba adingabeak, desgaitasuna duten seme-alabak, odol-ahaidetasuneko edo ezkontza-ahaidetasuneko lehen eta bigarren graduko pertsona gaixoak, mendekotasuna dutenak eta abar. Egoera hori frogatu egin beharko dute.

Ordutegia lanorduen zenbateko osora egokitzeko, langileek 35 ordu eta 15 minutu izanen dituzte; horietatik, egun bat oporrei erantsiko zaie (28 egun izanen dira, eta ez 27) eta 3 egun eta 6 ordu, herriko bestetarako.

Erregelamenduz ezarritako oporrak administrazio organo eskudunak emanen ditu, Mankomunitatearen hitzarmenak berak ezartzen duen gisan.

Horiez gain, norberaren aferetarako 3 egun gelditzen dira, langileek aukeratzeko.

Nolanahi den, urteko lanaldiaren iraupena baldintzatuko du 2020rako orokorrean Nafarroako Administrazio Publikoetarako behin betiko ezartzen denak. Ondorio horietarako, aldaketaren bat izanez gero, behar diren doikuntzak eginen dira.

Larraintzarren (Ultzama), 2019ko abenduaren 10ean.–Mankomunitateko burua, Ekaitz Astiz Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2001039