28. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PETILLA ARAGOI

2020ko aurrekontua. Hasierako onespena

Petilla Aragoiko Udalak, 2019ko abenduaren 27an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2020ko aurrekontuaren espedientea eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 201., 202. eta hurrengo artikuluetan eta horiekin bat heldu diren arauetan xedatuari jarraikiz, aurrekontuaren espedientea eta hura betearazteko oinarriak jendaurrean egonen dira 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Petilla Aragoin, 2019ko abenduaren 27an.–Alkate udalburua, Florentino Aguas Arilla.

Iragarkiaren kodea: L2000849