28. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZABA

2020ko aurrekontua. Hasierako onespena

Izabako Udalak, 2019ko abenduaren 18ko osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 2020ko aurrekontu orokor eta bakarra.

Espedientea Udalaren Idazkaritzan egonen da jendaurrean 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, 2020ko aurrekontu orokor eta bakarra berriz argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta behin betiko onetsita geldituko da.

Aplikatzekoa den araudia: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 267. artikulua eta hurrengoak.

Izaban, 2020ko urtarrilaren 24an.–Alkatea, David Baines Pilart.

Iragarkiaren kodea: L2001218