28. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZABA

2020ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Izabako Udalak, 2019ko abenduaren 18an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 2020ko plantilla organikoa.

Espedientea Udalaren Idazkaritzan egonen da jendaurrean 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek hura aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, 2020ko plantilla organikoa berriz argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta behin betiko onetsita geldituko da.

Aplikatzekoa den araudia: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua.

Izaban, 2020ko urtarrilaren 24an.–Alkatea, David Baines Pilart.

Iragarkiaren kodea: L2001206