28. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZABA

Ordenantza fiskala, lizentziak emateko eta hirigintzako jarduketak tramitatzeko tasak arautzen dituena. Behin betiko onespena

Izabako Udalak, 2019ko irailaren 18an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Lizentziak emateko eta hirigintzako jarduketak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala. Hura 223. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 12an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza hori behin betiko onetsi eta osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Izaban, 2020ko urtarrilaren 24an.–Alkatea, David Baines Pilart.

ORDENANTZA FISKALA, LIZENTZIAK EMATEKO ETA HIRIGINTZAKO JARDUKETAK TRAMITATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoarekin, eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraikiz.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Zerga-egitatea da hirigintzako jarduketei dagozkien zerbitzu tekniko eta administratiboak ematea, etxegintzaren eta lurzoruaren erabileraren arloko egintzak egokitu daitezen indarra duten hirigintza eta eraikuntza arauei.

3. artikulua. Udalaren hirigintzako jarduketa hauek daude tasei loturik:

1.–Lizentziak:

1.1. Lizentzia.

1.2. Lizentzia laburtua.

1.3. Jakinarazitako lizentzia eta erantzukizunpeko adierazpena.

1.4. Lurzoru urbanizaezineko aurretiazko baimenaren tramitazioa.

1.5. Lurzatitzeko-banantzeko lizentzia.

1.6. Banaketa horizontalerako lizentzia-baimena.

1.7. Jarduera sailkaturako lizentzia.

2.–Aurretiazko ikuskapena duten baimenak eta lizentziak:

2.1. Lehen aldiz erabiltzeko lizentzia.

3.–Hirigintzako planeamenduko tresnak:

3.1. Ondoko hauek tramitatzea: plan partzialen onespena eta aldaketa, Udal Planaren aldaketak, urbanizazio proiektuak, hiri-jarduketarako plan bereziak, xehetasun-azterketak, birzatiketa proiektuak, konpentsazio batzordeak, hirigintza-hitzarmenak.

4. Hirigintzako bestelako espedienteak eta aurretiazko kontsultak.

Ordaindu beharra

4. artikulua. Salbuetsita daude tasak ordaintzetik, obren lizentzia emateagatik edo erantzukizunpeko adierazpenaren edo aurretiazko komunikazioaren mendeko obrak egindakoan kontrolatzeagatik, honako hauek:

a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa eta bere helburuak betetzeko sortzen dituen entitate juridikoak.

b) Udalerrien mankomunitateak eta batasunak, baldin eta Izabako Udala kide bada, baita helburuak betetzeko sortzen dituzten entitate juridikoak ere.

5. artikulua. Tasa sortuko da lizentzia eskatzen denean edo, kasua bada, erantzukizunpeko adierazpena edo aurretiazko komunikazioa aurkezten denean, edo hirigintzako kontsulta egiten denean.

Subjektu pasiboa

6. artikulua. Ordenantza honetan ezarritako tasen subjektu pasiboak dira pertsona fisiko eta juridikoak, baldin eta kontsultak, lizentziak edo hirigintzako tramitazioak eskatzen badituzte.

Tarifak eta karga-tasak

7. artikulua. Aplikatu beharreko tarifa, tasa eta karga-oinarriak ordenantza honen eranskinean ageri dira.

Kudeaketa arauak

8. artikulua. Planeamendurako espedienteei eta lizentziei buruz udal teknikariek adostasun txostena eman ondoan, likidazioa eginen da, eta bertan zehaztuko dira subjektu pasiboaren izen-deiturak, tasa zer kontzeptutan likidatzen den, tarifa eta tasaren zenbatekoa.

9. artikulua. Tasen likidazioa onetsi eta gero, interesdunari jakinaraziko zaio, tasak erregelamenduzko epean ordain ditzan.

TARIFEN ERANSKINA

TARIFA (euroak)

1. Lizentziak:

1.1. Lizentzia

80

1.2. Lizentzia laburtua

12

1.3. Jakinarazitako lizentzia eta erantzukizunpeko adierazpena

12

1.4. Lurzoru urbanizaezineko aurretiazko baimenaren tramitazioa

24

1.5. Lurzatitzeko/banantzeko lizentzia

80

1.6. Banaketa horizontalerako lizentzia-baimena

80

1.7. Jarduera sailkaturako lizentzia

120

–Gehigarria ingurumen arloko tramiteagatik

80

–Gehigarria aurreko ikuskapenagatik

80

–Gehigarria kontsultagatik

80

2. Aurretiazko ikuskapena duten baimenak eta lizentziak:

2.1. Lehen aldiz okupatzeko lizentzia

12

–Gehigarria aurreko ikuskapenagatik

80

–Gehigarria kontsultagatik

80

3. Hirigintzako planeamenduko tresnak:

3.1. Ondoko hauek tramitatzea: plan partzialen onespena eta aldaketa, Udal Planaren aldaketak, urbanizazio proiektuak, hiri-jarduketarako plan bereziak, xehetasun-azterketak, birzatiketa proiektuak, konpentsazio batzordeak, hirigintza-hitzarmenak

200*

4. Hirigintzako bestelako espedienteak eta aurretiazko kontsultak

200

(*) Tarifa horiei prentsako iragarkien kostua erantsiko zaie, 160 euro bakoitza.

Tarifa bakoitzean, gehigarriak barne, 80 euro gehituko dira bigarren eta hurrengo lizentzia, ikuskapen, kontsulta edo txostenengatik, baldin prozedura eta izapide berari buruzkoak badira.

Iragarkiaren kodea: L2001205