28. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZABA

2020rako ordenantza fiskalen tarifak. Hasierako onespena

Izabako Udalbatzak, 2019ko abenduaren 18an egin osoko bilkura arruntean, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea “Ordenantza fiskalen tarifak berrikustea 2020rako eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratzea”. Hona hemen:

A) Ordenantza fiskal horietako tarifak eguneratzea 2020ko ekitaldirako.

1. Dokumentuak:

a) Alderdi batek eskaturik egiten den agiri bakoitzeko: 1,00 euro/orria.

b) Udal agirien kopiak eta fotokopiak: 1,00 euro/orria.

c) Partikularren interesetan Alkatetzak baimendu edo berrikusi beharreko edozein agiri: 1,00 euro/orria.

2. Ziurtagiriak:

a) Udal bulegoek, azken hirurtekoaren agiri edo datuei buruz ematen dituzten ziurtagiriak, plegu bakoitza: 2,00 euro.

b) Aurreko hirurtekoarenak, lehenbiziko plegua: 3,85 euro.

c) Sei urtetik gora, urte bakoitzeko lehenbiziko pleguari: 9,50 euro.

3. Konpultsak:

–Lehen folioa: euro 1. Ondorengo folioak: 0,25 euro folio bakoitzeko.

4. Prezio publikoak:

–A4-ko fotokopiak: 0,15 euro lehen 10 kopiak; hurrengoak 0,10 euro bakoitza.

–A3 eta kolorezko fotokopiak: 0,25 euro/kopia.

–Faxa: 2,00 euro, lehen orria; hurrengoak 1,00 euro bakoitza.

–Udal harrobietatik legarra eta harria ateratzea: 10,50 euro/tona.

5. Udalaren lokalak eta espazioak erabiltzea:

–Jarduera pribatuak, irabazi asmokoak: 11,00 euro.

–Kirol-, kultura- eta hezkuntza-jarduerak: doan.

–Erminea pilotalekua erreserbatzea, argindarrik gabe: 4,00 euro/ordua.

–Erminea pilotalekua erreserbatzea, argindarrarekin: 5,00 euro/ordua.

6. Museo Etnografikoa-Oroitzapenaren Etxea:

–Helduak: 3,20 euro.

–Eskoletakoak, ikasleak eta pentsiodunak: 1,60 euro.

–Taldean joan gabe, 8 urte arteko haurrak:

7. Taldekako kanpaldiak:

Ezarritako tasa: 1,20 euro, lagun eta egun bakoitzeko.

Herri-lurretako parajeetarako tasa: 1,55 euro, lagun eta egun bakoitzeko.

8. Ur hornidurako zerbitzua:

a) Hornidura zerbitzua eskura izateagatik eta horren mantentze lanarengatik: 10,60 euro, sei hilabeteko kuota finkoa.

b) Etxerako, industriarako, merkataritzarako edo ureztaketarako horniduragatik: 0,36 euro, kontsumitutako metro kubiko bakoitza.

I. epigrafea.–Lurzoruko aprobetxamendu bereziak.

I.1. Mahaiak, aulkiak, beladoreak, metro koadro edo zatiki bakoitza: 240,00 euro urtean.

I.2. Merkatu eta azoka txikiak, eta kalez kaleko salmenta:

–4 ordu bitarte: 5,00 euro.

–8 ordu bitarte: 10,00 euro.

–8 ordutik gora: 15,00 euro.

–Egunean:

  • merkatu eta azoka txikiak, kalez kaleko salmenta, irabazi asmorik gabeko entitateek antolatuta: 00,00 euro.

II. epigrafea.–Lurgaineko aprobetxamendu bereziak.

Metro koadro edo zatiki bakoitzeko: 15,00 euro urtean.

III. epigrafea.–Zorupeko aprobetxamendu bereziak.

Metro koadro edo zatiki bakoitzeko: 15,00 euro urtean.

IV. epigrafea.–Gutxieneko eskubideak.

Aurreko II. eta III. epigrafeengatik likidatu beharreko zenbatekoak ez badira gutxieneko zenbatekora iristen, urtean 90,00 euro ordaindu beharko da.

B) Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaletxeko iragarki-taulan argitaratzea, alegazioak aurkeztu ahal izateko.

Onetsitako ordenantza fiskal horiek Idazkaritzan ikusgai egonen dira 30 egun balioduneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek espedientea aztertu ahalko dute, eta alegazioak aurkeztu.

Tarifek ondorioak izanen dituzte 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera.

Izaban, 2020ko urtarrilaren 20an.–Alkatea, David Baines Pilart.

Iragarkiaren kodea: L2001038