28. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZABA

2020rako lan-egutegia

Izabako Udalbatzak, 2019ko abenduaren 18an egin osoko bilkura arruntean, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea gai-zerrendako 7. puntua; “2020rako lan egutegia onestea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratzea”, alegia. Hona hemen:

“Alkateak 2020ko lan-egutegia aurkeztu du, onets dadin. Bertan jasotzen da, orobat, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren laneko jaiegunen egutegi ofiziala, 2019ko 105. Nafarroako Aldizkari Ofizialak, maiatzaren 31koak, ezartzen duen bezala. Hona hemen:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilaren 9a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 10a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 13a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Ekainaren 1a: Idoiako Andre Maria (herriko jaieguna).

–Uztailaren 22a: Santiago apostoluaren jaiak.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Irailaren 16a: herriko jaiak.

–Irailaren 17a: herriko jaiak.

–Irailaren 18a: herriko jaiak.

–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

–Abenduaren 3a: Frantzisko Xabierkoaren eguna.

–Abenduaren 7a: Konstituzio egunaren biharamuna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Urteko lanegunak 245 dira eta horiei kendu behar zaizkie 27 opor egun eta norberaren aferetarako 3 egun; beraz, azkenean 215 lanegun dira eta egiazko lanorduak 1.592.

Lanaldia astelehenetik ostiralera bitartekoa izanen da, eta egunero 7 ordu eta 20 minutu iraunen du. Ordutegiari dagokionez, 8:00etatik 15:00ak arte lan egin beharko da; gainerako 20 minutuak egiteko langileek malgutasuna izanen dute, 07:40tik 08:00ak arte eta 15:00etatik 15:20ra arte.

Artikulu honetako aitzineko paragrafoan ezarritako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko, zerbitzuaren beharrak direla eta, lanaldi berezia dutenei, ezta ordu konpentsazioren bat dutenei ere (txandakako lana, gauekoa etab.), horiek lan egutegi berariazkoa izanen baitute.

Izabako Udaleko Erregistro Orokorra 10:00etatik 14:30era arte egonen da irekita, jendea hartzeko, astelehenetik ostiralera.

Gaia aztertu ondotik, Udalbatzak aho batez erabaki du (6 boto):

1. 2020. urterako lan-egutegia onestea.

2. Baliogabeak izanen dira, epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta arestian aipatutako egunak, jaiegunak baitira.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Izabako Udaleko iragarki-taulan argitara dadila agintzea.”

Izaban, 2020ko urtarrilaren 20an.–Alkatea, David Baines Pilart.

Iragarkiaren kodea: L2001036