28. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZABA

Aldaketa Udal Planeko eraikuntzari buruzko ordenantzaren
artikulu batzuetan. Hasierako onespena

Izabako Udalak, 2019ko abenduaren 18an egin osoko bilkura arruntean eta aho batez hartutako erabakiaren bidez, honako espediente hau onetsi zuen hasiera batean: “Aldaketa puntuala Izabako Udal Planeko eraikuntzari buruzko ordenantzaren 20., 21., 22., 23., 24. eta 31. artikuluetan”.

Aipatu aldaketa puntuala jendaurrean egonen da Idazkaritzan 30 egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek espedientea aztertzen ahalko dute, eta alegazioak aurkeztu.

Izaban, 2020ko urtarrilaren 20an.–Alkatea, David Baines Pilart.

Iragarkiaren kodea: L2001035