28. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTIKA

2020ko aurrekontua.
Behin betiko onespena

Artikako Kontzejuko Batzarrak, 2019ko abenduaren 18an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Kontzejuaren 2020ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Jendaurrean egon dira hamabost egun baliodunean, aldez aurretik iragarkia paratuta 2019ko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 27koan, eta epe horretan inork ez du erreklamaziorik aurkeztu; beraz, behin betiko onetsitzat jotzen da aurrekontua. Hona hemen haren laburpena:

DIRU-SARRERAK:

III. kapitulua: 108.500,00 euro.

IV. kapitulua: 249.000,00 euro.

V. kapitulua: 28.190,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 385.690,00 euro.

GASTUAK:

I. kapitulua: 66.550,00 euro.

II. kapitulua: 276.703,39 euro.

IV. kapitulua: 18.936,61 euro.

VI. kapitulua: 23.500,00 euro.

Gastuak, guztira: 385.690,00 euro.

Argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Artikan, 2020ko urtarrilaren 22an.–Kontzejuko burua, Cristina Recalde Vallejo.

Iragarkiaren kodea: L2001033