28. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

2020ko aurrekontua.
Behin betiko onespena

Behin betiko onetsi da Udalaren 2020ko aurrekontua, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan xedatuarekin, ez baitu inork alegaziorik aurkeztu jendaurreko epean. Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2019ko 250. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 23an.

DIRU-SARRERAK:

I. kapitulua: 941.700,00 euro.

II. kapitulua: 42.500,00 euro.

III. kapitulua: 263.730,00 euro.

IV. kapitulua: 1.160.609,00 euro.

V. kapitulua: 294.585,00 euro.

VI. kapitulua: 126.000,00 euro.

VII. kapitulua: 356.500,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 3.185.624,00 euro.

GASTUAK:

I. kapitulua: 704.901,00 euro.

II. kapitulua: 1.185.970,00 euro.

III. kapitulua: 6.861,00 euro.

IV. kapitulua: 142.400,00 euro.

VI. kapitulua: 971.100,00 euro.

VII. kapitulua: 3.000,00 euro.

IX. kapitulua: 140.650,00 euro.

Gastuak, guztira: 3.154.882,00 euro.

Argitara ematen da, aipatutako legezko aginduak betetzeko, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkarazten ahal dela honako bide hauetako bat erabiliz:

–Berraztertzeko errekurtsoa, Andosillako Udalaren Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Andosillan, 2020ko urtarrilaren 21ean.–Alkate udalburua, Francisco Javier Sanz Itarte.

Iragarkiaren kodea: L2000959