28. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Deialdia, barne igoera murriztuaren bidez bete
daitezen igeltsero-ofiziala izateko hiru lanpostu (C maila). Behin-behineko zerrenda

Alkatetzaren 2020ko urtarrilaren 29ko 151. Ebazpenaren bidez, onetsi zen onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda honako deialdi honetan: Deialdia, barne igoera murriztuaren bidez bete daitezen igeltsero-ofiziala izateko hiru lanpostu (C maila). Hori dena, Tuterako Udalaren 2016ko lan publikoaren eskaintzaren esparruan. Argitaratu zen 214. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 29an.

Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea, deialdiaren 4. oinarriarekin bat, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda:

–Onartuak:

HERNÁNDEZ VALLÉS, MIGUEL ANGEL

IRISARRI SAMANES, JUAN CARLOS

MUÑOZ CASTELLANO, FRANCISCO JAVIER

–Baztertuak:

ENCISO LÓPEZ, JOSÉ LUIS

Ez du betetzen 2. oinarriko b) apartatuko baldintza.

Bigarrena.–Izangai baztertuei adierazten zaie hamar egun balioduneko epea izanen dutela, onartuen behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, erreklamazioak aurkezteko eta, hala behar denean, egindako akatsak zuzentzeko.

Hirugarrena.–Agintzea argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaletxeko iragarki-taulan; Udalaren web-orrian (www.tudela.es) ere egonen da ikusgai, “lan-eskaintzak” atalean.

Tuteran, 2020ko otsailaren 4an.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2001670