28. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

Jendaurrean egoteko bigarren tramitea: “Pestriz” haize-parkea, Buñuelgo udal-mugartean (1153-CE).

2019ko abenduaren 10ean, Nafarroako haize-parkeetarako baimena arautzen duen maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 7. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiak jendaurrean jarri zuen Eólica Pestriz SLk urriaren 24an aurkeztutako eskaera, 50 MW-eko “Pestriz” haize-parkeari eta haren energia eramateko azpiegiturei buruzkoa (66 kV-eko linea elektrikoa eta 30/66 kV-eko azpiestazioa, “Pestriz”).

Akats bat atzemanda Gobernu Irekiaren Atarian argitaraturiko dokumentazioan, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak informazioa osatzen du sustatzaileak urriaren 24an aurkeztutako gainerako dokumentazioarekin.

–Eskatzailea: Eólica Pestriz SL.

–Xedea: proiektua eta ingurumen inpaktuaren azterketa jendaurrean jartzea, honako helburu hauekin: ingurumen inpaktuaren ebaluazio arrunta tramitatzeko prozedura abiaraztea, aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena lortzea, eta onura publikoa deklaratzea.

–Instalazioen deskribapena: “Pestriz” haize-parkea, 50 MW-koa, eta bertatik energia eramateko azpiegiturak (66 kV-eko linea elektrikoa eta “Pestriz” azpiestazioa, 30/66 kV-ekoa).

–Proiektua baimentzeko organo eskuduna: Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusia.

Ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda ez da aldatu 2019ko 241. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 10ekoan, eta egun bereko Diario de Navarran argitaratu zenaren aldean.

Informazioa ikusgai egonen da Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiko Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan eta helbide honetan: https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/partaidetza/prozesuak/espediente-1153-ce-jendeaurreko-informazioa, edozein interesdunek kontsulta dezan eta, kasua bada, bidezkotzat juzgatzen dituen alegazioak, iradokizunak eta oharrak egin ditzan.

Alegazioak, iradokizunak edo oharrak idatziz aurkeztu beharko dira Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea 1, 5. solairua; 31005 Iruña), 30 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2020ko otsailaren 3an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: F2001646