28. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2020ko urtarrilaren 29an hartua, Nafarroako Gobernua Transferentzien Batzordean ordezkatuko duten kideak izendatzen dituena.

Estatuaren zerbitzuak Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatzeko arauak ezartzen dituen abenduaren 19ko 2356/1984 Errege Dekretuak bere 2. artikuluan xedatzen duenaren arabera, haren bidez eratutako Transferentzien Batzordeak Lurralde Administraziorako ministroa eta Nafarroako Gobernuko lehendakariordea izanen ditu buru eta horiez gainera, Estatuko Administrazioko zortzi ordezkari eta Nafarroako Gobernuko beste zortzi izanen dira hango kide.

2019rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 24ko 27/2018 Foru Legeak hamargarren xedapen gehigarrian xedatzen duenez, Nafarroako Gobernuak Transferentzien Batzordean izanen duen ordezkaritza horretako kide izanen dira berariaz hala eskatzen duten Nafarroako Parlamentuko taldeen ordezkariak. Gehitu ere egiten du, Nafarroako Gobernuaren ordezkaritzak Estatutik transferitu beharreko zerbitzuei adostasuna eman diezaien, beharrezkoa izanen dela Parlamentuko taldeen ordezkari gehienek aldeko boza ematea. Horretarako, talde bakoitzak Parlamentuko kide bezainbat boz izanen ditu.

Nafarroako Gobernuak, 2019ko urriaren 16ko Erabakiaren bidez, Nafarroako Parlamentuko taldeek eta foru parlamentarien elkarteek Transferentzia Batzordean izanen dituzten ordezkariak izendatzeko jarraibideak ezarri zituen.

Erabaki horretan izendapena egiteko ezarritako epea iraganda eta Parlamentuko taldeek eta foru parlamentarien elkarteek beren ordezkariak proposatuta, bidezkoa da izendatzea Nafarroako Gobernuak Transferentzien Batzordean izanen dituen ordezkariak.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. Abenduaren 19ko 2356/1984 Errege Dekretuaren 2. artikuluan aipatzen denez, Nafarroako Gobernuak Transferentzien Batzordean izanen duen ordezkaritzaren buru izanen da Javier Remírez Apesteguía jauna, Nafarroako Gobernuko lehen lehendakariordea eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, eta gainera, honako hauek izanen dira horko kide:

–Elma Saiz Delgado andrea, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, titular, eta Eduardo Santos Itoiz jauna, Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilaria, ordezko.

–José María Ayerdi Fernández de Barrena jauna, Nafarroako Gobernuko bigarren lehendakariordea eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilaria, titular, eta Manuel Ayerdi Olaizola jauna, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilaria, ordezko.

–Javier Esparza Abaurrea jauna, titular, eta Juan Luis Sánchez de Muniain jauna, ordezko, “Navarra Suma” Parlamentuko taldea ordezkatuz.

–Ramón Alzórriz Goñi jauna, titular, eta Inmaculada Jurío Macaya andrea, ordezko, “Partido Socialista de Navarra” Parlamentuko taldea ordezkatuz.

–Uxue Barkos Berruezo andrea, titular, eta Blanca Regúlez Álvarez andrea, ordezko, “Geroa Bai” Parlamentuko taldea ordezkatuz.

–Adolfo Araiz Flamarique jauna, titular, eta Maiorga Ramírez Erro jauna, ordezko, “EH Bildu Nafarroa” Parlamentuko taldea ordezkatuz.

–Mikel Buil García jauna, titular, eta Ainhoa Aznárez Igarza andrea, ordezko, “Podemos-Ahal Dugu” foru parlamentarien elkartea ordezkatuz.

–Francisco Javier Jimeno Torres jauna, titular, eta Marisa de Simón Caballero andrea, ordezko, “Izquierda-Ezkerra” foru parlamentarien elkartea ordezkatuz.

2. Honako hauek izendatzen dira Nafarroako Gobernuak Transferentzien Batzordean izanen dituen ordezkarien aholkulari: Joseba Asiain Albisu jauna, Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusia; María Amparo López Antelo andrea, Barneko zuzendari nagusia; Carlos Artundo Purroy jauna, Osasuneko zuzendari nagusia; Agurtzane Martínez Ortigosa andrea, Berrikuntzako zuzendari nagusia; Miguel Guzmán Garmendia Pérez jauna, Eraldaketa Digitaleko zuzendari nagusia; Rafael Celestino Sáinz de Rozas Bedialauneta jauna, Justiziako zuzendari nagusia; Óscar Martínez de Bujanda Estenoz jauna, Nafarroako Foru Ogasuneko zuzendari kudeatzailea; María Begoña Urrutia Juanicotena andrea, Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren zuzendari nagusia; Pablo Jesús Roncal Los Arcos jauna, Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako zuzendari nagusia; Francisco José Negro Roldán jauna, Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuko zuzendaria; Miren Maite Domínguez Muguiro andrea, Hitzarmen Ekonomikoaren, Analisi Fiskalen eta Administrazioaren zerbitzuko zuzendaria, eta Belén López Carballo andrea, Gobernuaren Idazkaritzako eta Araugintzako Zerbitzuko zuzendaria.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Erabaki hau jakinaraztea interesdunei, Parlamentuko taldeei eta foru parlamentarien elkarteei eta Lurralde Politika eta Funtzio Publikoko Ministerioari, eta igortzea Nafarroako Gobernuko Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusiari.

Iruñean, 2020ko urtarrilaren 29an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2001541