279. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Izarbeibarko Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2020ko azaroaren 11n egindako bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zituen Izarbeibarko Mankomunitatearen 2021eko aurrekontu orokor eta bakarra –bertan jasotzen dira Mankomunitatearen aurrekontua eta Arga Izarbeibarko Zerbitzuak SLren aurrekontua–eta hura urte horretan betearazteko oinarriak.

Bete dadin uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikulua (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa), hasiera batez onetsitako aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak jendaurrean egonen dira Mankomunitateko idazkaritzan, hamabost egun balioduneko epean, iragarkia argitaratu ondotik Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Mankomunitateko iragarki-taulan, interesdunek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak.

Garesen, 2020ko azaroaren 12an.–Mankomunitateko burua, Sabina García Olmeda.

Iragarkiaren kodea: L2013577