279. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URROTZ-HIRIA

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Urrotz-Hiriko Udalak, 2020ko azaroaren 23an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Urrotz-Hiriko Udalaren 2021eko ekitaldiko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

2021eko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak jendaurrean egonen dira Udal Idazkaritzan hamabost eguneko epean, herritarrek eta interesdunek bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Epe hori iraganik inork halakorik aurkezten ez badu, aurrekontua behin betiko onetsiko da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, diru-sarrerak eta gastuak kapituluka banaturik.

Urrotz-Hirian, 2020ko azaroaren 24an.–Alkate udalburua, Miguel Angel Iribarren Lacunza.

Iragarkiaren kodea: L2014228