279. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JAITZ

2021eko zerga-tasak. Hasierako onespena

2020ko azaroaren 6an egindako osoko bilkuran, 2021. urterako zerga-tasak onartu ziren, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 132. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiz. Hona hemen:

–Hiri-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,18.

–Landa-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,18.

–Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga (TMIZ). (Nafarroako Gobernuak zehaztua).

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga (EIOZ): %3.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga (EJZ): Nafarroako Gobernuaren tarifak.

–Gainbalioa (hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga):

  • Karga-tasa: balio-gehikuntza sortzen den aldi guztietan karga-tasa bakarra: %25.
  • Koefizienteak 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehienekoak dira.

Horrenbestez, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 132. artikuluan eta hurrengoetan xedatuarekin bat, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta ondoko errekurtsoak aurkezten ahalko dira erabakiaren kontra:

a) Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, honako hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko epaitegiari edo salari zuzendua, bi hilabeteko epean, honako hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Aldez aurretik eta aukeran, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, honako hau argitaratzen denetik hasita.

Jaitzen, 2020ko azaroaren 6an.–Alkatea, Francisco Javier Eraso Azqueta.

Iragarkiaren kodea: L2013684