279. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALIPENTZU

Egoitza elektronikoa sortzea

Bete dadin ezarrita dagoena Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean, eta herritarrek sistema telematiko bat izan dezaten gure entitatearekin komunikatzeko,

Ikusirik eman dizkidaten ahalmenak.

EBAZTEN DUT:

1. Galipentzuko Udalaren egoitza elektronikoa sortzea https://sedeelectronica.caseda.es egoitza elektronikoan. Galipentzuko Udala da Interneteko domeinuaren jabea eta egoitzaren titularra.

2. Egoitza elektronikoak indarra hartuko du ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen hau Udaleko alor guztiei jakinaraztea, eta Galipentzuko Udalaren web-atarian eta egoitza elektronikoan argitaratzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun beretik aurrera.

5. Galipentzuko Udaleko Idazkaritza Orokorrari esleitzea egoitza elektronikoa zuzendu eta koordinatzeko eginkizunak.

Galipentzun, 2020ko azaroaren 12an.–Alkatea, Rubén Mateo Solanas.

Iragarkiaren kodea: L2013479