279. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FONTELLAS

2021eko zerga-tasak. Hasierako onespena

Fontellasko Udalak, 2021eko urtarrilaren 1etik aitzina aplikatuko diren tasa, karga, prezio publiko eta gainerako ordainarazpenen espedientea onetsi zuen 2020ko azaroaren 12ko osoko bilkuran.

Bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearekin eta harekin bat heldu den gainerako legeriarekin, espedientea onetsi eta jendaurrean egonen da Udal Idazkaritzan, 30 egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, bidezko interesdunek azter dezaten eta, hala badagokio, erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten jarritako epearen barnean.

Zerga-tasak

–Lurraren gaineko kontribuzioa: %0,3752.

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %4,20.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: Udalaren indizea, 1,4.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

  • Koefizienteak: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko uztailaren 2ko 2/1995 Foru Legeak ezarritako gehienekoak, balioaren gehikuntza sortu zen aldiaren arabera.
  • Karga-tasa: %21.

–Zirkulazio zerga: Nafarroako Gobernuak onesten dituen tarifak.

Ondareko diru-sarrerak

–Ureztapenak: 14 euro/erregu.

Tasak eta prezio publikoak

–Konpultsa: 3 euro.

–Fotokopia: 0,2 euro.

–A3 fotokopia: 0,4 euro.

–Kolorezko fotokopia: euro 1.

–Kolorezko A3 fotokopia: 2 euro.

–Ziurtagiria: euro 1.

–Fax orria: 0,50 euro.

–Lurzati zedula: euro 1.

–Ezkontza zibilaren tasa, herrian erroldatuta daudenentzat: 50 euro, baldin gutxienez ere bi ezkontideetako bat herrian erroldatua badago (ulertuko da erroldaturik dagoela baldin 2021eko apirilaren 1a baino lehenago hala agertzen direnak); herrian erroldatu gabekoentzako tasa, ezkontza zibilerako: 100 euro.

–Nitxoak: 710 euro.

–Pasabideak: 77 euro.

–Igerilekuak (erroldatutzat jotzen dira 2021eko apirilaren 1a baino lehenago hala agertzen direnak).

  • Bonuak:

Bainu-denboraldia hasi baino lehen edo hasitakoan 4 urte betetzen dituzten erabiltzaileek behar den bonua atera beharko dute.

  • Lagun baten abonamendua: 62 euro.
  • Erroldatu gabeko lagun baten abonamendua: 90 euro.
  • Erroldatu gabeko lagun baten abonamendua, hilabetekoa: 57 euro.
  • 2 lagunen abonamendua: 95 euro.
  • Erroldatu gabeko 2 lagunen abonamendua: 145 euro.
  • 3 lagunen abonamendua: 126 euro.
  • Erroldatu gabeko 3 lagunen abonamendua: 184 euro.
  • 4 lagunen abonamendua: 152 euro.
  • Erroldatu gabeko 4 lagunen abonamendua: 208 euro.
  • 5 lagunen abonamendua: 161 euro.
  • Erroldatu gabeko 5 lagunen abonamendua: 223 euro.
  • 65 urtetik goitiko erroldatuen abonamenduak: 31 euro.
  • Erroldatu gabeko 65 urtetik goitikoen abonamenduak: 75 euro.
  • 65 urtetik goitiko bi lagun erroldatuen abonamenduak: 47,5 euro.
  • Erroldatu gabeko 65 urtetik goitiko bi lagunen abonamenduak: 120 euro.
  • Sarrerak:
  • Haurren sarrerak (0tik 3 urte bete arte): dohainik.
  • Haurren sarrerak (4-10 urte beteak): 3 euro.
  • Helduen sarrerak (11 urte betetzetik goiti): 7 euro.

Igerileku-denboraldia 3 hilabetetik beheitikoa bada, zenbateko horiek igerilekuaren iraupena zenbatesten den hilabeteen arabera hainbana daitezke.

Abonamenduen prezioei 5 eurokoa gehitu dakieke bonu bakoitzean sartutako pertsona bakoitzeko, baldin eta, arauzko eskakizunak edo gomendioak betetzeagatik, beharrezkotzat jotzen bada aplikatzea kontrolatzeko sistema mugatu bat, sarbideak eta salmentak ordaintzeko plataforma telematikoen bidez.

–Gimnasioko eta pilotalekuko abonamenduak:

  • 20 saioko abonamenduak: 45 euro.
  • 20 saioko abonamenduak erroldatu gabeentzat: 60 euro.
  • Eguneroko sarrerak gimnasioan eta pilotalekuan: 3 euro.
  • Eguneroko sarrerak gimnasioan eta pilotalekuan, erroldatu gabeentzat: 5 euro.

–Kirol pisten erabilera, taldeentzat:

  • Kirol askotarako barreneko pista: 30 euro/ordu.
  • Futbol zelai txikia: 110 euro/ordu.
  • Padel pista:
  • 4 euro laguneko.
  • 15 orduko abonamendua: 45 euro laguneko.
  • Igerilekuetako denboraldiko erabiltzaileentzako erabilera esklusiboa: 2,5 euro/ordu.

Kalea obretarako okupatzea: 1 euro/metro karratua/eguna, laugarren egunetik aitzina.

–Higiezinak lehen aldiz okupatzeko lizentzia; oin berriko eraikinak: 191 euro/etxebizitza; zaharberritu, handitu edo egitura moldatzea: 147 euro/etxebizitza.

–Irekitzeko lizentziak edo jardueretakoak: 215 euro.

–Banantzeko lizentziak: 51 euro.

–Haurtzaindegia (eskolatzea eta jantokia), Nafarroako Gobernuak onesten dituen tarifak

–Ferietako saltokiak, barrakak: 1 euro/metro koadroa/eguna.

Musika eskola, 2020-2021 ikasturtea:

Hastapeneko matrikula, edo bakarrik solfeoa, kanpotarrentzat

30 euro

Hastapena (45 minutu)

17 euro hilean

Solfeoa bakarrik

22 euro hilean

Matrikula, kanpotarrentzat

55 euro

Musika tresna bakarrik (30 minutu)

28 euro hilean

Musika tresna bakarrik (45 minutu)

34 euro hilean

Solfeoa (60 minutu) eta musika tresna (30 minutu)

50 euro hilean

Solfeoa (60 minutu) eta musika tresna (45 minutu)

56 euro hilean

Solfeoa (60 minutu) eta bi musika tresna (45 minutu eta 45 minutu)

80 euro hilean

Bi musika tresna (30 minutu eta 45 minutu)

62 euro hilean

Udalaren lokalak lagatzea (Kultur Etxeko 1 eta 2 gelak):

Oro har: 150 euro/ordua.

Udal taldeak: 50 euro/ordua.

Beste lokal batzuk lagatzea, klaseak emateko: 5 euro/ordua.

Ostatuen terrazak: 6 euro/metro karratua, ordenantzaren arabera.

Aulkiak alokatzea: euro 1 aulkiko.

Fontellasen, 2020ko azaroaren 13an.–Alkatea, Andrés Agorreta Arriazu.

Iragarkiaren kodea: L2013695