279. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROIBAR

Aldaketa, planeamenduko arau subsidiarioetan. Hasierako onespena

Erroibarko Udalak, 2020ko azaroaren 11n egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen Erroibarko Hirigintza Planaren determinazio xehatuen aldaketa puntuala, Bizkarreta-Gerendiaingo 7. poligonoko 23. lurzatiaren altuera eta eraikigarritasunari buruzkoa, Mikel Alzualde Espinalek sustatua, hori guztia, espedientean dagoen dokumentazioaren arabera.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77. eta 72. artikuluetan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, interesdunek azter dezaten eta erreklamazio, eragozpen edo oharrak aurkez ditzaten

Erroibarren, 2020ko azaroaren 13an.–Alkatea, Enrique Garralda Erro.

Iragarkiaren kodea: L2013685