279. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURGI

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Burgiko Udalak, 2020ko azaroaren 20an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2021eko aurrekontua.

Hasiera batez onetsitako 2021eko udal aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, Udalaren 2021eko aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, aurreko paragrafoan jasotako jendaurreko aldia iragan ondoren.

Burgin, 2020ko azaroaren 23an.–Alkatea, Elena Calvo Petroch.

Iragarkiaren kodea: L2014190