279. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Dirulaguntzen deialdia, COVID-19aren ondorioak arintzeko, jarduna Berriozarren garatzen duten saltoki eta ostalaritzako establezimenduetan. Laburpena

DDBN (Identif.): 532935.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eus/convocatoria/532935).

1. Xedea.

Dirulaguntzaren helburua da Berriozarko udalerrian (Nafarroa) jarduera ekonomiko bat egiten duten pertsona autonomoen eta enpresa txikietako enpleguaren jarraitutasunari laguntzea, eta koronabirusak eragindako krisiak ukitutako negozioei bultzada ematea. Horretarako, aparteko laguntzak emango zaizkie beren kontura lan egiten duten pertsonei (autonomoen erregimenean edo beren kontura gehienez ere 2 pertsona dituzten negozio baten titularrak izanda), baldin eta lanbidea gauzatzea ezinezkoa bazaie prebentzioz bakartuta daudelako, edo 14 urtetik beherako adingabeak edo mendeko pertsonak dituztelako beren kontu prebentzioz bakartuta (baldin eta ez badituzte aukeratu Gizarte Segurantzaren laguntzak, prebentziozko konfinamenduan adingabearentzat zaintzaile bati ordaintzera bideratutakoak), eta lana egitea ezinezkoa zaiela frogatzen badute.

2. Laguntzen onuradun izateko baldintzak.

Oinarri hauek jasotzen dituzten laguntzen onuradun izan ahal izango dira autonomoen erregimenean lan egiten duten pertsonak, establezimenduarekin edo gabe, merkataritzako jarduera bat gauzatzen dutenak eta baldintza hauek betetzen dituztenak:

a) Herrian erroldatutako pertsona fisikoak, baldin eta langile autonomoak badira eta Berriozarko Ekonomia Jardueren gaineko Zergan alta emanda badaude.

b) Berriozarren erroldatuta egon ez arren, langile autonomoak diren eta Berriozarko Ekonomia Jardueren gaineko Zergan alta emanda dauden pertsona fisikoak, baldin eta Berriozarren merkataritza-lokal bat irekita badute edo garatzen duten jarduera ekonomikoari lotuta dagoena.

c) Gehienez ere 2 langile dituzten establezimenduen titularrak, bakarkako enpresaburuak eta zerga-helbidea Berriozarren duen establezimenduko langileak, Berriozarko Ekonomia Jardueren gaineko Zergan alta emanda daudenak, eta Berriozarren merkataritza-lokal bat irekita dutenak edo garatzen duten jarduera ekonomikoari lotuta dagoena.

Laguntzak jasotzeko eskubidea izango da aurreko ataletan sartutako pertsonetako batek bere jardueran aldi baterako etenaldi ezohikoa egin behar badu, COVID-19arengatik prebentzioz bakartu behar delako, eta ez bada sartzen laguntza edo prestazio ofizialetako bakar batean ere.

3. Eskaerak aurkezteko epea.

Eskatzeko epea 2020ko abenduaren 28an amaituko da (epea luzatzeari kalterik egin gabe). Laguntza honen barnean kontuan hartuko dira prebentziozko bakartze-egoera egiaztatzen duten laguntzak, beste mota bateko laguntzetarako eskubiderik gabe, 2020ko irailaren 1etik aurrera.

Eskaerak Udaleko Sarrera Erregistroan aurkeztuko dira, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan jasotako bideetako edozeinen bitartez.

4. Aurrekontuko kredituak.

Dirulaguntzak apartekoak dira, 431204890002 saltokiak eta ostalaritza laguntzeko funtsa COVID-19 partidaren kargura finantzatuko dira, eta deitutako dirulaguntzen gehieneko zenbatekoa 15.000 eurokoa da.

5. Eskaerak baloratzeko irizpideak.

Laguntzaren gehieneko balioa eguneko 30 eurokoa izango da, eta langile bakoitzeko gehienez 300 euro emango dira.

Edonola ere, laguntzak ematea aurrekontuan kontsignatzea egotearen mende egongo da.

Berriozarren, 2020ko azaroaren 4an.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L2013619