279. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Berako Udalak, 2020ko azaroaren 23an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2021eko aurrekontu orokorra.

Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan, iragarki hau argitaratu eta hamabost egun balioduneko aldian. Interesdunek aztertu eta erreklamazioak aurkeztu ahalko dituzte epe horretan.

Araudia: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikulua.

Beran, 2020ko azaroaren 24an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L2014289