279. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARRUAZU

Arau Subsidiarioen aldaketa 1. poligonoko 242. lurzatian. Hasierako onespena

Arruazuko Udalak, 2020ko azaroaren 9an egindako osoko bilkuran, Arruazuko Arau Subsidiarioen aldaketa puntual xehatu bati hasierako onespena ematea erabaki zuen, Jesús Aizpun Azpilicuetak sustatuta, Arruazuko 1. poligonoko 242. lurzatirako (22. Herrigune Historikoko Unitatea), lurzatiaren okupazioa eta lerrokadura aldatzeari dagokionez. Aldaketa horrek Arau Subsidiarioen 3. ordenantza partikularraren (G-3 Eraikuntza Taldea) 8. artikulua aldatzen du.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Argitara ematen da, interesdun orok jakin dezan.

Arruazun, 2020ko azaroaren 13an.–alkatea, Gorka Ovejero Ganboa.

Iragarkiaren kodea: L2013696