279. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAMENDIA

1-3/2020 aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Aramendiko Kontzejuak, 2020ko azaroaren 10ean egin osoko bilkuran eta legeak eskatzen duen erregelamenduzko quoruma zuela, hasiera batez onetsi zuen 2020ko ekitaldian 1-3 aurrekontu-aldaketak egiteko espedientea.

Espediente hori jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik egin ezean, espedientea behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea bukatutakoan.

Aramendian, 2020ko azaroaren 19an.–Kontzejuko burua, Jesús María Aramendia Barbarin.

Iragarkiaren kodea: L2014016