277. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

850/2020 EBAZPENA, urriaren 15ekoa, Osasuneko zuzendari nagusiak emana, Osasuneko zuzendari nagusiaren maiatzaren 5eko 297/2020 Ebazpena aldatzen duena, zeinaren bidez garatu baitzen Osasuneko kontseilariaren apirilaren 24ko 17/2020 Foru Agindua. Foru agindu horren bidez, jarraibideak eta neurriak eman ziren apirilaren 13ko SND/344/2020 Aginduari dagokionez, non salbuespenezko neurriak ezarri baitziren Osasun Sistema Nazionala indartzeko eta COVID-19ak eragindako osasun krisiari eusteko.

Apirilaren 24an Osasuneko kontseilariaren 17/2020 Foru Agindua onetsi zen, jarraibideak eta neurriak ematen dituena apirilaren 13ko SND/344/2020 Aginduari dagokionez, non salbuespeneko neurriak ezarri baitziren Osasun Sistema Nazionala indartzeko eta COVID-19ak eragindako osasun krisiari eusteko. 17/2020 Foru Agindu hori apirilaren 13ko SND/344/2020 Aginduaren esparruan eman zen. Izan ere, agindu horren bidez, jarraibideak eman ziren COVID-19a detektatzeko PCR proba diagnostikoak egiteko, eta, horrekin batera, COVID19 kasu baieztatuak jakinarazteko prozedura ezarri zen. Horrez gainera, ezarri zen entitate publiko edo pribatu guztiak behartuak daudela COVID-19a detektatzeko proba diagnostikoei lotutako edozein materialen erosketari buruzko informazioa ematera.

Aipatutako foru aginduaren laugarren puntuan, proba diagnostikoen bidez atzematen diren COVID-19 kasu baieztatuak jakinarazteko prozedura ezarri zen. Une hartan, proba diagnostikoak aipatzean, erreferentzia PCR proba diagnostikoak ziren. Orain, ordea, PCR probez gain, badira beste proba diagnostiko baliozkotu batzuk SARS-CoV2 birusak eragindako infekzio aktiboa diagnostikatzeko, dagoeneko erabiltzen ari direnak. Beraz, haien emaitzak ere jakinarazi behar zaizkio Osasun Departamentuari, Osasuneko kontseilariaren apirilaren 24ko 7/2020 Foru Aginduak ezartzen duen moduan. Osasun Departamentuari jakinarazi beharreko kasuak zein diren argitzearren, urriaren 15eko 56/2020 Foru Aginduaren bidez, aldatu egin zen apirilaren 24ko 17/2020 Foru Agindua, eta orduan ezarri zen nahitaezkoa zela proba diagnostikoen bidez baieztatutako kasu guztien emaitzak jakinaraztea, bai PCR bidez baieztatzen direnak, bai SARS-CoV2 birusak eragindako infekzio aktiboa diagnostikatzeko beste proba baliozkotu batzuen bidez baieztatzen direnak. Ildo berean, Osasuneko zuzendari nagusiaren maiatzaren 5eko 297/2020 Ebazpena ere aldatu beharra dago, ebazpenaren testua, PCR probez gain, erabiltzen ari diren beste proba baliozkotu batzuetara egokitzeko.

Osasunari buruzko azaroaren 23ko 10/1990 Foru Legearen 2.2 artikuluari jarraikiz,

EBAZTEN DUT:

1.–Osasuneko kontseilariaren apirilaren 24ko 17/2020 Foru Agindua garatzen duen Osasuneko zuzendari nagusiaren maiatzaren 5eko 297/2020 Ebazpenaren 1. puntua aldatzea, honela idatzita geldituko baita:

“1. Behean azaltzen den jarraibidea ematea Osasuneko kontseilariaren apirilaren 24ko 17/2020 Foru Agindua garatzeko asmoz. Foru agindu horren bidez (gero urriaren 15eko 56/2020 Foru Aginduak aldatu zuena), jarraibideak eta neurriak eman ziren apirilaren 13ko SND/344/2020 Aginduari dagokionez, non salbuespeneko neurriak ezarri baitziren Osasun Sistema Nazionala indartzeko eta COVID-19ak eragindako osasun krisiari eusteko:

Oro har, une honetan eskura dugun ebidentzia zientifikoaren arabera eta Osasun Ministerioak horren gainean emandako gomendioen arabera, ez da gomendatzen lan eremuan PCR testik egitea, ez eta SARS-coV-2 birusak eragindako infekzio aktiboa diagnostikatzeko bestelako probarik ere, asintomatikoak diren langile guztiei.

Nolanahi ere, eginez gero, kasuan kasuko Laneko Arriskuen Prebentziorako Zerbitzuko mediku fakultatiboen agindua beharko da, enpresan eritasuna diagnostikatzeko eta lan osasuna sustatzeko politikan oinarriturik, eta, betiere, Nafarroako Foru Komunitatean aplikatzen den estrategia orokorraren esparruaren barruan.

Egiten diren proben kopuruaren berri eta emaitza positiboa ematen duten kasuen berri Osasun Departamentuko Laneko Arriskuen Prebentziorako Zerbitzuari eman beharko zaio, eta hor sartzen dira, bai PCR probak, baita SARS-CoV-2 birusak eragindako infekzio aktiboa diagnostikatzeko baliozkotutako bestelako probak ere, hori guztia bat etorriz apirilaren 24ko 17/2020 Foru Aginduarekin, zeinaren bidez jarraibideak eta neurriak eman baitziren apirilaren 13ko SND/344/2020 Aginduari dagokionez (agindu horretan salbuespeneko neurriak ezarri ziren Osasun Sistema Nazionala indartzeko eta COVID-19ak eragindako osasun krisiari eusteko)”.

2.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3.–Ebazpen hau Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Kudeatzailetzari eta bertako Lan Osasunaren Zerbitzuari, Osasun Zuzendaritza Nagusiari eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari.

Iruñean, 2020ko urriaren 15ean.–Osasuneko zuzendari nagusia, Carlos Artundo Purroy.

Iragarkiaren kodea: F2013909