277. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Kudeaketako hirigintza hitzarmena. Hasierako onespena

2020ko azaroaren 13an, Deierriko Udalak hasiera batez onetsi zuen alkatearen eta Aitor García Velezen artean 2020ko azaroaren 2an sinatutako kudeaketa hitzarmenaren proposamena, Hiriberri Deierriko UE- VILL - 2 unitateko aprobetxamenduaren %10 eskudirutan ordezkatzeko.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren ediktuen taulan iragarkia jarrita; halaber, ukitutako jabeei eta Kontzejuari jakinarazten zaie, nahi duenak azter dezan eta egokiak iruditzen zaizkion alegazio edo oharrak aurkez ditzan.

Deierrin, 2020ko azaroaren 17an.–Alkate udalburua, Eduardo Lezaun Echalar.

Iragarkiaren kodea: L2013740