277. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URRAULBEITI

Aldaketa, Alduateko UE ALD-6 exekuzio unitatearen mugapenean. Hasierako onespena

Urraulbeitiko alkateak, Alkatetzaren 2020ko urriaren 20ko 44/2020 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen aldaketa Alduateko UE ALD-6 exekuzio unitatearen mugapenean, María José Legarra Carrerak sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan editatutako egunkarietan argitaratuta, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan ezarritakoari jarraituz. Jendaurreko aldian, espedientea udal bulegoetan egonen da interesdunen eskura, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak egin ahal izateko.

Urraulbeitin, 2020ko urriaren 26an.–Alkatea, Ana Jesús Iriarte Equisoain.

Iragarkiaren kodea: L2013029