277. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SANTAKARA

2021eko lan-egutegia

Santakarako Udalak, 2020ko azaroaren 11n egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Ikusirik 2020ko 120. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 4an, argitaratu zen egutegi ofiziala.

Aintzat harturik herriko jaien ospatu beharra.

Erabaki da:

Lehena.–Ordaindu bai baina errekuperatuko ez diren jaieguntzat ezartzea 2021. urterako Nafarroako Foru Komunitatean ezarri diren hauek:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilaren 1a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 2a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 5a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Irailaren 16a: Santa Eufemia (herriko jaia).

–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Urteko lanaldiaren banaketa doitzeko, larunbat, igande eta jaiegunez gain, honako hauek lanik gabeko eguntzat joko dira, eta egunotan bulegoak itxirik egonen dira:

–Abuztuaren 16tik 20ra: zaindariaren festak.

Bigarrena.–Erabaki hau argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Santakaran, 2020ko azaroaren 11n.–Alkatea, Jesús Luis Caparroso Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L2013515