277. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

Alkateordeen izendapena

Olaztiko Udaleko alkate udalburuak, 2020ko azaroaren 9an, ebazpen bat eman zuen, ondoren osorik ematen dena:

Gaia: Olaztiko Udaleko alkateordeen izendapena.

Erabiliz 7/1985 Legearen 21.2 artikuluak ematen dizkidan eskumenak (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea), eta kontuan hartuz zer dagoen ezarria Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 46. artikuluan (erregelamendu hori onetsi zen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez), alkateak libreki izendatzen ditu alkateordeak Tokiko Gobernu Batzordeko kideen artetik, eta halako batzorderik ez dagoenean, zinegotzien artetik.

Alkateordearen izaera galduko da kargutik kentzen denean eta, horretaz gain, hari idatziz berariaz uko egiten zaionean, edo Tokiko Gobernu Batzarreko kide izateari uzten zaionean. Eta, azkenik, alkateordeei dagokie alkatea ordezkatzea hark dituen eginkizun guztietan, betiere beren izendapen ordenari jarraituz, hura kanpoan denean, edo eritasun edo ezintasun bat duenean bere eginkizunetan aritzeko, bai eta alkatetzaren kargua hutsik dagoenean ere. Horretarako berariaz eskuordetu beharko ditu.

Ebazten dut:

Lehena: Olaztiko Udaleko alkateorde izendatzea ondotik heldu direnak, hurrenkera honi jarraikiz:

–Lehen alkateorde: Unai Ruiz Larraza.

–Bigarren alkateorde: Maider Alba Lopez.

Alkateordeen eginkizunak izanen dira ezarrita daudenak Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan, bertan ezartzen baita: “Alkateordeei dagokie, halakoak diren aldetik, alkatea ordeztea haren eginkizun guztietan eta beren izendapenaren ordenaren arabera, hura kanpoan, eri edo bere eskudantzietan aritzeko ezindurik dagoenean...”

Bigarrena: Ebazpen hau jakinaraztea interesdunei: Unai Ruiz Larrazari eta Maider Alba Lopezi.

Hirugarrena: Osoko Bilkurari honen berri ematea egiten den lehenbiziko bilkuran.

Laugarrena: Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, nahiz eta indarra hartuko duen ebazpen hau sinatu eta biharamunean.

Olaztin, 2020ko azaroaren 12an.–Alkatea, Joseba Vizuete Ascargorta.

Iragarkiaren kodea: L2013553