277. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

106E/2020 FORU AGINDUA, azaroaren 12koa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, zeinaren bidez behin betiko onesten baita Corellako udal planaren aldaketa egituratzaile bat, 10. poligonoko 147., 159., 161. eta 164. lurzatiei eragiten diena. Hormigones en masa de Valtierra SAk sustatu du.

Corellako Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Ingurumeneko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 20ko 130E/2020 Ebazpenaren bidez, Corellako Udal Plana aldatzearen aldeko ingurumen txosten estrategikoa egin zen, 10. poligonoko 147., 159., 161. eta 164. lurzatiei dagokienez, Hormigones en masa de Valtierra SAk sustatua. Ebazpen hori 2020ko 31. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 14koan.

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, bai eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena ere, bidezkoa da espedientea behin betiko onestea.

Adierazitakoarekin bat eta jarraikiz Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 262/2019 Foru Dekretuari,

AGINTZEN DUT:

1. Behin betiko onestea Corellako udal planaren aldaketa egituratzaile bat, 10. poligonoko 147. 159., 161. eta 164. lurzatiei eragiten diena. Hormigones en masa de Valtierra SAk sustatu du.

2. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasunaren kontrola onesteko egintza honen aurka, hilabeteko epean, foru agindu hau jakinarazi edo, hala badagokio, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Halaber, onetsitako hirigintzako araudiaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, dagokion udalak eskaturik, edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

3. Foru agindu hau Hormigones en masa de Valtierra SA enpresari eta Corellako Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Corellako Udalari gogoraraztea nahitaezkoa dela hirigintza arloko araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko azaroaren 12an.–Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilaria, José María Aierdi Fernández de Barrena.

Iragarkiaren kodea: F2013500