277. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OBANOS

Xehetasun-azterketa AR-4 eremuaren plan partzialeko 5. eta 6. lurzatietan. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2020ko azaroaren 11ko Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zen xehetasun-azterketa bat, AR-4 eremuaren plan partzialeko 5. eta 6. lurzatien antolamendu berria ezartzeko. Helburua da bi lurzati horiek bakar batean biltzea, bat etorriz izapidetzen ari den Obanosko AR-4 eremuaren plan partzialaren aldaketa puntualean xedatutakoarekin.

Espedientea ikusgai dago Udal Idazkaritzan, eta jendaurrean egonen da hogei egunez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun guztiek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten epe horretan.

Obanosen, 2020ko azaroaren 13an.–Alkate udalburua, Arantxa Hernández Lacalle.

Iragarkiaren kodea: L2013597