277. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL CUENDE

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Bat etorriz Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren Erregelamenduarekin (azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuak onetsia).

XEDATZEN DUT:

Lehena.–Alkatea udalerritik kanpo izanen denez 2020ko azaroaren 27tik abenduaren 3ra, biak barne, haren ordezkoa behar da eta, horregatik, barneko prestasun arrazoiak direla medio, Udalbatzako zinegotzi Nerea Monsegur Rivasen esku uzten dira hari dagozkion eginkizunak.

Bigarrena.–Udalbatzari honen berri ematea ebazpen honen ondotik egiten duen lehen osoko bilkuran.

Hirugarrena.–Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea.

Laugarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki oholean argitara ematea.

Arradan (Murillo El Cuende), 2020ko azaroaren 19an.–Alkate udalburua, Miguel Ángel Enciso Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2014002